Aste Santuko oporrak tarteko, bi talde bakarrik azaldu ziren txapelketara eta partidu bakarrera jokatu zuten. Inmakuladako taldeak penaltitara irabazi zion Institutukoari.
Hernaniko Kale Hezitzaileek Futbol Txapelketa antolatu zuten atzo, 14-18 urte bitarteko gazteentzat. Berez, bi egunetan jokatzekoak ziren, baina Aste Santuko oporrak tarteko, bi talde bakarrik azaldu ziren eta partidu bakarrera jokatzea erabaki zuten. Inmakuladako taldea eta Institutuko taldea izan ziren aurrez aurre. Lehia borrokatua izan zen. Ordubete iraun zuen partiduan, 6-6 berdindu zuten. Luzapena jokatu zuten ondorioz, eta berriz, berdinketa: 7-7. Azkenean, penaltitara erabaki zen txapelduna. Inmakuladak 4-3 irabazi zuen. Dena dela, saria guztientzat izan zen. Guztiak elkarrekin bazkaltzera joan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!