Hernaniko Iparragirre eta Zelaia sagardotegiek SICTED edo Praktika Egokien ziurtagiria jaso dute. Iparragirrek, jatetxea eta bodegagatik lortu du kalitatearen ziurtagiri hori eta Zelaiak, bodegagatik. Iaz sartu ziren proiektuaren barruan, baina ziurtagiriak banatzeko ekitaldia martxoaren 18an egin zen, BECen. Diplomak, Eusko Jaurlaritzaren eta Basquetour Euskadiko Turismo Agentziaren eskutik jaso zituzten.
Donostialdeako 19 enpresa
Iparragirre eta Zelaiaz gain, Donostialdeako beste 17 enpresek ere lortu dute SICTED ziurtagiria. Gehienek lehenengo aldiz lortu dute, baina bik, aurretik bazuten, eta zehazki, jarraipen ziurtagiria lortu dute. Urnieta, Astigarraga eta Usurbilgoak dira enpresa horiek. Besteak beste, nekazalturismo, landetxe, hotel, bidai-agentzia, kafetegi, museo, sagardo bodega eta sagardotegiak dira.
SICTED ziurtagiriaz gain, Q Kalitatea eta IKT-TIC (Innobaziorako eta Komunikaziorako Teknologia berriak) ziurtagiriak ere banatu zituzten BECen.