Don Carmelo eskolako ikasle ohiek sagardotegia egin zuten martxoaren 23an. 2010ean elkartu ziren lehenengo aldiz sagardotegia egiteko eta ordutik, urtero ez dute hutsik egin. Gainera, urtetik urtera lagunen bat gehiago animatzen dela azaldu dute. Aurten, 15 ikasle ohi elkartu dira. Giro ederrean, garai bateko gertakizun eta oroitzapenak ekarri zituzten gogora. Ahalik eta kide gehien elkartzea nahi dute eta dei egiten diete eurekin Don Carmelon ibilitako ikasleei, datorren urtean azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!