Auzitegi Nazionalaren esku, Pikabeari hirugarren gradua eman edo ez

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 26a, 01:00

Auzitegi Nazionalak erabakiko du Kepa Pikabea preso hernaniarrari hirugarren gradua eman edo ez. Maite Goizueta emazteak Kronikari azaldu dioenez, iaz ukatu zion Espainiako Espetxe Zuzenda­ri­tzak Pikabeari hirugarren gradua ematea eta bere abokatuak helegitea aurkeztu zuen. Goizuetaren ustez, epaia laster iritsiko da eta aldekoa izango dela uste du. Dena dela, fiskalak errekurritu dezakeela gaineratu du. Kontua berria ez izan arren, azken egunetan ari da zeresana ematen.
Pikabeari bezala, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi eta Langraizko bidea deiturikoa jarraitu duten Iñaki Re­karte eta Aitor Bores presoei ere ukatu dizkiete euren eskae­rak.

Astegunez ateratzeko aukera
Hirugarren graduarekin, Pikabeak astegunez kartzelatik ateratzeko aukera izango luke, lanera joateko edo formakuntza jasotzeko. Gaur egun, urtean, 36 egunetan kalera ateratzeko baimena izaten du: lehenengo sehilekoan 18 egun, eta bigarrengoan, beste hainbeste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!