Beñat Garmendia bigarren, infatiletan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 26a, 01:00

Alebin eta infantil mailako lasterketa jokatu zen larunbatean Zarautzen eta bertan izan ziren Hernaniko txirrindulariak. JOCC taldearen izenean, Beñat Garmendia bigarren geratu zen, infantil mailan. Alebinetan, 10 hernaniarrek hartu zuten parte eta Eneko Garmendiak (Langile) lortu zuen emaitzarik onenan. Zortzigarren postuan geratu zen. Maddi Arizmendi (Inmakulada), berriz, 26garren postuan geratu zen eta nesken artetik bigarrena izan zen. Gainerakoen emaitzak: Beñat Iñigo (Langile), 16garrena; Jon Sanchez (Elizatxo), 18garrena; Iker Iriondo (Langile), 19garrena; Xabier Olaran (Langile), 20garrena; Zuhaitz Urbistondo (Elizatxo), 28garrena; Lorena Cano (Langile), 29garrena; Xabier Mugertza (Langile), 30garrena; eta Laura Rosado (Langile), 32garrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!