Infantil-kadete neskak, bigarren

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 26a, 01:00

Gipuzkoako Batel Ligako 11garren jardunaldia jokatu zen larunbat goizean Orion. Bertan izan ziren Hernani Arraun Elkarteko kideak eta infantil-kadete mailako neskek lotu zuten emaitzarik onena: bigarren postuan geratu ziren. Oriok segundo bakarra atera zien. Hernaniko beste bi ontziak, 5garren eta 10garren izan ziren. Haur mailako mutiletan, berriz, 3garren eta 11garren postuak lortu zituzten hernaniarrek. Neska seniorrak, 11garren tokian geratu ziren. Mutil kadeteei dagokienean, Hernani 16garren eta 17garren postuetan geratu zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!