Ikastaroetako tasak bozkatuko dituzte Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 26a, 01:00

Hiru mozio ere izango dira erabakigai: Chillida Leku berriz irekitzearen aldekoa, LOMCEren aurkakoa, eta lekuko administrazio erreformaren aurkakoa. 19:00etan, udaletxean.

Ikasturteka funtziona­tzen duten zerbitzu publikoetako tasak bozkatuko dira gaur Plenoan; hau da, Musika Eskola, Kantuz Musika Eskola, Kultura arloko ikastaroak, Udal Euskaltegia, Kiroldegiko zerbitzuak, Haur Eskolako Jangela eta Jabekuntza Eskoletako tasak. Gobernu Taldeak, zerbitzu bakoitza aztertu du eta tasa ezberdinak aplikatzea proposatzen du. Kasu batzuetan mante­tzea, beste batzuetan KPIaren arabera (IPC) igo­tzea, BEZaren arabera orekatzea... Beste 13 puntu ere erabakigai izango dituzte gaur; horien artean, 3 mozio: Chillida Leku berriz ireki­tzearen aldekoa; Espainiako Gobernuak bultzatutako lekuko administrazio erreformaren aurkakoa; eta LOMCEren aurkakoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!