Musika Banda, txistu doinuen abiadura ‘eroan’

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 26a, 01:00

Jon Ansorena, Aritz Ezeiza eta Iñaki Eguren txistulariak protagonista izan ziren Musika Bandaren kontzertuan, igandean. Binako taldeak irabazi zuen taldekakoa larunbatean, eta bakarkakoa Pagonabarragak eta Vicariok.

harritzeko moduko abia­­­­dura jarri zioten txistulariek igandean Musika Ban­da­ren kon­tzertuari, Arkupe­tan. Gon­­bidatu berezi gisa joan ziren hiru txistulari, herrian ondo ezagunak direnak: Jon An­so­rena, Aritz Ezeiza eta Iñaki Eguren, eta hasieran eta tartean jo zuten bandarekin, Jon Pache atabalaria lagun zutela. Segundu batean zenbat nota jo litezkeen erakutsi zuten, eta entzuleen txalorik beroenak beraientzat izan ziren. Maila haundiko txistulariak izan ditu beti Herna­nik, eta eskola badago oraindik, puxka baterako.

Txapelketa, larunbatean
Larunbateko txapelketan ia 55 txistularik hartu zuten parte. Gaztetxoetan (12 urte arte) Gorka Pagonabarraga durangarrak irabazi zuen; gazteetan (12-16 urte), Beñat Vicario antiguotarrak; eta tal­deka, Binako talde donostiarrak. Hernaniko zortzi txistulari izan dira aurten: Ane Telletxea, Iraitz Apez­tegia, Maialen Eguren, Ma­ddi Galarza, Ihintza Iriarte, Olatz Gonzalez, Ane Sanz eta Asier Ansa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!