Eskubaloia izan da oraintxe gutxi arte Hernaniko kirol nagusietako bat, eta haren historia oparoa bildu nahi dute orain, argazki bilduma batean. Eskubaloian ibilitako jokalari eta entrenatzaile talde bat bildu, eta lanean ari dira, argazki bilduma hori egin, eta aurten festa bat egiteko, irailean, Eskubaloiaren Festa.
Argazkiren bat daukanari mesedez eskatu diote, bidaltzeko, eta gero bueltatu egingo zaizkiela. Bi modu jarri dituzte argazkiak bidaltzeko. Emailez, ahalik eta kalitate haundienean: hernanieskubaloitaldea@gmail.com. Edo Udal Artxibora eramanda, bertan eskaneatu eta bueltatuko dira.
Hernanik sona haundia, eskubaloian
1944an hasi eta 2002an bukatu zen eskubaloia Hernanin. 1985-90 bitartean bizitu zuen loraldia, Ohorezko mailan eta Europan jokatu baitzuten.