San Markok ordenantza berria egin du, industrialdeetan berziklatzea bultzatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 25a, 01:00

San Marko Mankomunita­teak ordenantza berria egin du industrialdeetako hondakinen gestioa aldatzeko. Funtsean «berziklatzea bul­tzatu» nahi du San Markok, eta ekimen aitzindaria izango dela adierazi dute.

Apirilaren 1ean indarrean
Ordenantza berria indarrean izango da apirilaren 1etik aurrera. Araudia egina dago, eta haren nondik norakoak jakiteko informazioa ematen ari dira enpresetan. Telefono bat ere jarri dute, informazio gehiago nahi duenarentzat, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 18:00etara. Osti­ra­letan, 09:00etatik 15:00­etara. Gehiago sortzen duenak gehiago ordaintzea ekarriko du araudi berri honek, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!