Bost puntu, emozio haundiko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 25a, 01:00

Hernanik 17-26 irabazi zion La Vilari eta balio haundiko garaipena eta bonusa lortu zituen. Hurrengoa partidua, Gernikaren kontra.

Emozio haundia izan zuen partiduak, bi taldeek zeukatelako puntu gose ikaragarria. Hernanik jo zuen erasora, hasieratik, 0-7. La Vilakoan ez zeuden lo, 5-7. Beste entsaio bat eta gauzaketa, eta berriz Hernani aurretik, 5-14. Des­kantsura hala joango zirela zirudien, baina ez, 12-14, eta deskantsua. Bigarren zatian sustoa: 17-14 eta kirioak dan­tzan. Hernaniarrak ez zeuden atzo barkatzeko, ordea, eta ondo bukatu dute ondo hasitako lana: 17-19 eta 3 minutu falta zirela 17-26. Bost puntu, Vigo 5 puntura, eta Getxo 6 puntura.

Hiru partidu, liga bukatzeko
Hiru partidu geratzen dira liga bukatzeko, eta Hernanik aurreneko hiruren kontra jokatu behar du. Hala ere, punturen bat lortu dezakete hernaniarrek, ze joku puntutan dauden ikusita. Hurrengo partidua apirilaren 6an jokatuko dute, bolada oso txarrean dagoen Gernikaren kontra. Gernikak Europan jokatu du aurten, eta hango lanak bukatu orduko, jokalari on askok aldegin diote. Geroztik, ez dute partidurik irabazi. Lan­da­ren jokatuko dute, eta festa haundia espero da, euskaldunen arteko derbian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!