Victor Goikoetxea Suitzan da, bere lana ikuspuntu ezberdinetatik erakusten

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 24a, 01:00

Suitzan da Victor Goikoe­txea margolari hernaniarra, bere lana barru barrutik erakusteko asmotan. Aitzakia, erakusketa bat izan da; baina Goikotxeak baditu beste plan batzuk: hitzaldi bat eman eta mural bat zuzenean margo­tzeko ardura ere, hartu du.

Beste artista batzuen lanak, eta bere zortzi, ikusgai
Erakusketa Suitzako Chene-Bourgeries herriko Museé-Atelier & decor peint museoak antolatu du. Helburu, Euro­pako artista ezberdinen lanak batera ikusgai jartzea zen, eta Victor Goikoetxeak, bere zor­tzi obra eraman ditu. Gai ezberdinak lantzen ditu artista hernaniarrak obra horietan: arkitektura, eskultura, ma­rrazki klasikoak... Erakusketa apirilaren 5etik 28ra egongo da ikusgai , Jean Jaques Gautier aretoan. 

Murala, zuzenean
Goikoetxeak egindako lanak erakutsi bakarrik ez, nola egiten dituen ere erakutsi nahi du. Eta nola? zuzenean mural bat margotuta. Erakusketa aretoan margutuko du murala, astebetean.

Neurri haundiko lanak nola egin, hitzaldian
Goikoetxea espezialista da neurri haundiko lanetan, bereziki muralak egiten, eta horren inguruko hitzaldia emango du Suitzan. Zehazki, Santurtziko Etxe Dorrean egindako lana azalduko du, konposizioaren eta elobarazioaren inguruan ariko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!