Bi minuturen faltan Bereziartuak sartutako golak hiru puntu baino gehiago balio zituen

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 24a, 01:00

Hiru puntu baino gehiago balio zituen atzo irabazteak. Berriz lider jartzeko esperantza, eta sekulako konfiantza irabazi zituen atzo Iker Dorronsororen taldeak. Hernanik 2-1 irabazi zuen, Touringen kontra, eta ikaragarri jokatu zuen, gainera. Andoni Uriok sartu zuen lehenengo gola (1-0), eta Iñigo Bereziartuak 2-1ekoa, partidua bukatzeko bi minutu falta zirela. Oiartzunek eta Real Unionek berdindu egin zuten, beraz Hernani puntu bakarrera dago lehen postutik, eta apirilaren 6an, atzeratutako partidu bat dauka jokatzeko; beraz, berriz lider jartzeko aukera euren esku daukate hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!