Asko irabazi dezake gaur Hernanik, baina, batez ere... arnasa!

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 24a, 01:00

Arnas premian da Herna­nin, eta gaur dezentekoa hartu dezake, Alicanten, La Vilari irabazten badio. Her­nani azkenaurreko postuan dago, promozionatzeko pos­tuan, eta hamargarren pos­tua 6 puntura dauka. La Vila da azkena dijoana, eta gaur ira­bazita, azkena geratzea­ren mamua ahaztuko luke. Gaur aukera paregabea da. La Vila gainbehera dijoa, orain bi urte liga irabazi zue­netik ez du bururik altxa, eta jende on askok aldegin dio. Hernani berriz oso ondo ari da jokatzen, eta gainera, hain­beste burukomin eman diz­kion lesioak ari dira erreku­peratzen. Hu­rren­go hiru parti­duak ze go­go­rrak dituen ikusita (2ga­rren, 1go, eta 3garren dijoa­ze­nen kon­tra), gaur puntu mordoxka ekarri beharra dago bueltan.

La Vila, zigor golpeetan arrikutsua
Erabat kamustua ez dago ordea talde alicantinoa. Badu arriskua oraindik, eta batez ere zigor golpeetan lortzen ditu puntuak. Sorribesen mamua ere ez da erabat ahaz­tu Landaren, eta hain juxtu huraxe da orain La Vilan zigor golpeak botatzeko ardura daukana, Gomez eta Quiranterekin batera. Horri ospa egiten saiatu behar dute hernaniarrek, inondik inora. 

Hernani, gero eta inpresio hobea ematen ari den taldea
Zailtasunak zailtasun, Her­na­ni oso itxura ona ematen ari da urte guztian. Azken partiduetan gainera, taldea ia osorik dago, eta edozein talderi sustoa eman die­zaio­ke. Konfidantza badute, ja­rraitzaileak ere bai, eta gaur hezurrak zelaian uzteko bildurrik gabe ate­rako dira Vilajoiosan, 12:30etan, premizko arnasaren bila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!