Berrogei postutan, denetariko aukera

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 23a, 01:00

aste Santuei aurre hartuta, gaur jarriko dute Bigarren Eskuko Azoka Hernanin. 40 postu inguru izango dira, ohi baino zertxobait gutxia­go; eta horietatik 10 berta­koak, hernaniarrek jarriak.


Berrerabiltzea, helburu
Geroz eta gehiago dira hi­lean behin, azokara gertu­ratzeko ohitura hartu duten hernaniarrak. Arropa, etxe­tres­nak, pitxiak, jostai­luak, liburuak, diskak... egoten dira aukeran. Postua jartzen dutenek behar ez dituzten produktuak jartzen dituzte salgai, behar dituen batek prezio ekonomikoan erosi, eta berrerabili ditzan.


Neguko azken arrastoak, salgai
Gaur bereziki, neguko azken arropa eta konplementuak eros­­teko aukera izango da azo­kan. Udabe­rri­an sartu be­rri bagara ere, oraindik izan­go dira egunak gaur erosi­ta­koa aprobetxatzeko modu­koak.


Goizetik eguerdira, Atsegindegin
Leku fijoa du Bigarren Es­ku­ko Azokak Hernanin. Hi­la­be­tero jartzen dute Atse­gin­de­gin, goizeko 10:00­etatik eguer­diko 13:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!