Blackie eta Kanuto, ilargira joateko prest

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 23a, 01:00

Haur eta gaztetxoentzat, Blackie & Kanuto abenturazko filmea ikusteko aukera izango da Biterin gaur eta bihar, 16:30etan. Blackie ilargira joatearekin tematuta dagoen ardi beltza da. Kanuto, berriz, Blackirekin itsututa dagoen artzain txakurra... Baina ez du entzun ere egin nahi kohetearen kontua. Bidaiari ekingo diote eta bidean beste lagun askorekin egingo dute topo. Pinky, Godzillaren itxurako arrosa koloreko ardi erraldoia, ordea, hori galarazten saiatuko da. Sarrera: 2,70 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!