Goizuetako parajeak ezagutzeko, mendi buelta bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 23a, 01:00

Goizeko 09:00etan abiatuko dira herriko plazatik. Umore Ona elkarteak antolatutako egitasmoa da eta hirugarren buelta izango da.

HIilabeteko azken igandetan, hutsik egin ezin duten hi­tzordua dute Goizuetako eta inguruko mendizaleek. Umore Ona elkarteak, Goizueta ezagu­tzen egitasmoa jarri du mar­txan eta bihar (Aste Santua dela eta, aurreratu egin dute), hirugarren mendi buelta egin­go dute Goizuetan barrena.

Buelta erosoa, edozeinek egiteko modukoa
Antolatzen dituzten mendi bueltak erosoak dira, edozeinek egiteko modukoak eta 3-4 ordutakoak. Biharko ibilbidea honakoa izango da: herriko plaza-Itxortxa-Bistalekuko borda-Ikatzola-Sanpedroko borda-Olatxo-herrira buelta. Goizeko 09:00etan abiatuko dira. Urtarrilaren 27an egin zuten lehenengo mendi buelta eta bigarrena, martxoaren 3an egin zuten, otsailaren azken igandean elurra egin baitzuen. Asmoa badute, 6-8 bat mendi buelta egitekoa denera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!