Hiru puntuen bila, mailari lasai eusteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 23a, 01:00

Azken sailkatuaren kon­­­tra jokatuko du gaur Horbel Taberna taldeak, Kiroldegian. Itxura batean, partidu erraza dute, hala ere, ezustekoa ematen du­ten horietakoak dira tolosarrak. Neurketa, 16:30­etan. Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan, garaipenak lasaitasuna ekarriko dio taldeari; bai sailkapenean eta bai talde gisa, Aste Santuan lasai deskantsatu ahal izateko.

Bolada onera itzultzea, helburu
Talde hernaniarrak ez du nahi bezain ondo hasi denboraldia. Azken al­dian ordea, garaipenaren bidean ziren, hiru partidu irabazita. Bolada horrek etena izan zuen joan den asteburuan. Denboraldia bukatzeko 5 partidu gera­tzen dira, eta irabazten jarraitzea beharrezkoa du­te, azken txanpan arazorik ez izateko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!