Doinu zailak aukeratu dituzte nagusienek, Txistulari Txapelketarako

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 23a, 01:00

Hernaniko Txistulari Jaialdiaren barruan, Txistulari Gazteen Txapelketa izango da gaur Milagrosan, goiz eta arratsalde. Denera, 53 txistulari eta atabalarik hartuko dute parte, ia Euskal Herri osotik etorrita. Hernanikoak 8 gazte izango dira.

Aurten ere, bederatzigarrenez, Hernaniko Txistulari Jaial­dia izango da asteburu honetan. Musika Eskolako txistulariek, Goizetik Herna­niko txistulari taldeak eta Eus­kal Herriko Txistulari Elkar­teak antolatu dute jaialdia. Ohi bezala, jaialdiaren egitaraua bi egunekoa izango da eta gaur, Txistulari Gaz­teen Txapelketa jokatuko da. Lehia gogorra espero da, batez ere nagusienen kategorian, parte hartzaileen kopurua haundia baita eta aurkeztu dituzten obra edo doinuak zailtasuna dutenak baitira.

33 bakarlari eta 9 talde
Txapelketa Milagrosa kaperan izango da, goiz eta arra­tsalde. Goizean, 33 bakarlari ariko dira txistu eta danbolinaz: 12 urtetik beherakoen kategorian, 10 izango dira; eta 13-16 urte bi­tarteko kategorian, 23. Arra­tsal­dez, berriz, 9 taldek joko du­te. Denera, 9 eta 16 urte bi­tarteko 53 txistulari eta atabalari izango dira Hernanin. Ia Euskal Herri osotik etorriko di­ra euren lanak erakustera: Agu­rain, Atarrabia, Azpeitia, Be­ra, Bilbo, Doneztebe, Do­nos­tia, Durango, Gasteiz, Irun, Iru­ña, Orio, Pasai San Pedro, Ta­falla eta Zestoatik etorriko dira. Hernaniarrek ere hartuko dute parte. Hain zuzen, bertan izango dira: Ane Telletxea (ba­karka) eta Akola taldea: Iraitz Apeztegia, Ane Telle­txea, Maia­len Eguren, Maddi Galar­za, Ihintza Iriarte, Olatz Gon­za­lez, Ane Sanz eta Asier Ansa. Epaimahaia, maila haundiko hiru txistularik osatuko dute: Txomin Agirregomez­korta, Ixiar Busselo eta Iñaki Sagardoik. Aurkezle lanetan, Leire Goñi ariko da.

Zortzi urtetan, 24 txapela
Orain arte ospatu diren 8 txapelketatan, hiruna kategoria jokatu direnez, 24 txapela dira banatu direnak: Iruñara 9, Iru­nera 4, Donostiara 3, Az­peitira 2, Gasteizera 2, Hernanira 2, Lizarrara 1 eta Bilbora 1.

Txistulari Topaketa eta Bandarekin kontzertua, bihar
Bihar, Txistulari Topaketa izango da. Inguruko txistulariak elkartu (Hernani, Astiga­rraga, Donostia, Lasarte, Pasaia...) eta herriko kale eta plazak girotzen ibiliko dira. Aurten gainera, Musika Bandak ere kontzertua eman behar duela aprobetxatuz, Zipri Otxando­re­naren batutapean, Musika Eskolako txistulariek hiru doinu eskainiko dituzte bandarekin. Txistulariek, Jon Ansorena izango dute buru.

Egitaraua

Gaur - Txistulari Gazteen Txapelketa:
11:00, Milagrosa kaperan: A kategoria (12 urte arteko
bakarlariak) eta B (13-16 urte bitarteko bakarlariak).
17:00, Milagrosa kaperan: D kategoria (taldeak) eta sari
banaketa.


Bihar - Txistulari Topaketa:
10:00, Elkartzea eta dianak
kaxkoan eta inguruko auzoetan.
12:00, Kalejira herriko kaxkoan.
13:00, Kontzertua udaletxeko arkupetan: Musika Banda, Musika Eskolako txistulariek lagunduta.
14:30, Lagunarteko bazkaria Santa Barbara elkartean.
18:00, Ttun-ttuna Plaza Berrin. Kalejira eta dantzarako doinuak (eguraldiak lagunduko ez balu, udaletxeko arkupetan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!