Proposamenak datozen egunetan iritsiko dira

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 3a, 02:00

2012ko Errenta Aitorpena martxan da. Diputazioa hasi da autolikidazio proposamenak etxeetara bidaltzen; 200.000 inguru bidaliko ditu aurten. Hauek onartzeko epea berriz, apirilaren 10etik aurrera zabalduko da. Era mekanizatuan edo Internet bidez egin nahi dutenek apirilaren 16ra arte itxaron beharko dute. Mekanizaturako zita hartzeko epea, apirilaren 14etik ekainaren 7ra egongo da zabalik. Errenta aitorpena egiteko epea ekainaren 25ean bukatuko da. Informazio gehiagorako: www.gipuzkoa.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!