Urnietatik, arratsaldeko 18:30ak aldera iritsiko da gaur Korrika, Hernanira. 40 taldek hartuko dute testigua eta ehundaka herritar izango dira eurekin batera korrika egingo dutenak. Aurtengo lemarekin bat eginez, euskara elkarri emango diote. Lehenengoak testigua hartzen, Mugimendu feministako kideak izango dira. Mandazubiko errotondan egongo dira zain. Handik, Santa Barbara auzoan sartu eta Txantxillarako bidea egingo du Korrikak. Bertatik, Lizeaga, Kaxkoa, Latsunbe eta Antziola auzoak zeharkatuko ditu. Zinkoeneatik, Martindegira egingo du bidea eta Astigarragan sartuko da.
Ikasleei omenaldia, aurretik
Aurtengo omenduak, euskera ikasleak dira eta Korrika iritsi aurretik omenaldia egingo zaie Txantxillako errotondan. Arratsaldeko 18:15etan izango da hori.
Egun osoko festa
Korrika aurretik eta ondoren, herria girotzeko, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Hernaniko elkarte eta talde ezberdinek, AEKrekin batera. Gaztetxoentzat jolasak izango dira, pelota partiduak Tilosetan, kantu jira herrian barrena eta bazkaria Atsegindegin. Korrika pasa ostean, erromeria izango da Plaza Berrin. Orkolaga eta Martindegi auzoetan ere ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Orkolagako ekitaldiak direla eta, aldaketak izango dira trafikoan.
Bihar Baionara joateko, autobusa
Bihar bukatuko da Korrika Baionan, 2.587 kilometro egin ostean. Hara joateko autobusa jarri dute eta 09:45etan abiatuko da Atsegindegitik. Baionatik bueltatzeko, 20:00etan abiatuko da autobusa. Txartelak Garinen daude salgai, 10 euroan.
Gipuzkoako Eskola Txikiak Aparrainsoron
Gaur Gipuzkoako Eskola Txikikietako ikasle eta gurasoak Aparrainsoron elkartuko dira zuhaitz eguna lehen aldiz ospatzeko. Haritza, gaztainondoa, pagoa eta astiarra izango dira landatuko diren zuhaitzak; guztira 600 zuhaitz. Lan pixka bat egin ondoren, hamaiketakoa izango da guztientzak. Proposamena Ner Group taldeak luzatu zuen eta beraien eta Hernaniko Udalaren laguntzarekin ekimena gaur burutuko da.
Eguna borobiltzeko, Korrikara joateko dei egin dute. Eskola Txikien Gurasoen Koordinadorak ere bere tartea izango du gaur Korrikak Hernanin egingo duen itzulian. Dagokion kilometroa 2365.a da eta piszina irekiko sarreran elkartuko dira.
LEKUKO ERAMALEAK
2342 - Mugimendu feminista
2343 - A. Iturriaga institutua
2344 - Hernaniko kuadrila bat
2345 - Akelarrea
2346 - Euskera ikasleak (Omenduak)
2347 - Dobera
2348 - Kronika
2349 - Berriak
2350 - Garin taberna
2351 - Bertso Eskola
2352 - Etxerat
2353 - Herrira
2354 - Portu auzoa
2355 - Hernani Wukrorekin
2356 - Hernaniko AEK
2357 - Ezker Abertzalea
2358 - Ttarla dantza taldea
2359 - Gazte Txokoa
2360 - Inmakulada ikastetxea
2361 - Urumeako guraso elkartea
2362 - Langile ikastola
2363 - Haur eskola
2364 - Txirrita
2365 - Eskola txikiak
2366 - Elizatxo ikastola
2367 - San Joan konpartsa
2368 - Kantu jira
2369 - Orkolaga bizirik
2370 - Hernaniko Udala
2371 - Kantuz abesbatza
2372 - Errgubi taldea
2373 - Hernani kirol elkartea/Judo taldea
2374 - Arraun elkartea
2375 - Mendiriz Mendi
2376 - Udal langileak
2377 - AMR
2378 - Goizuetarrak
2379 - Ereñotzuko Auzo Udala
2380 - Orona
2381 - Martindegi auzoa
EGITARAUA
11:00, Gazte gunea (11-16 urte bitartekoentzat): Marrazki
lehiaketako sari-banaketa eta erakusketa, musika,
hamaiketakoa, punteria
jolasak... udaletxeko arkupetan.
12:00, Kantu jira herriko
kaleetan zehar.
14:00, Herri bazkaria
udaletxeko arkupetan.
*Sarrerak salgai, Oindi eta
Garin tabernetan eta AEK
euskaltegian; 12 euro.
15:00, Pilota partiduak Tilosetan (Pelota elkarteak
antolatuta).
18:15, Ikasleei omenaldia Txantxillako errotondan.
18:30, KORRIKA 18.
20:00, Erromeria Plaza Berrin edo Atsegindegin (eguraldiaren arabera), San Joan konpartsak antolatuta.
AUZOETAN:
Orkolagan
11:00, Haur-jolasak.
12:00, Toka: herri
txapelketa. Saria: 2
txuleta+2 sagardo botila. Saria, Orkolagako Balerdi harategiak eskainia.
11:00-13:00, Talo
tailerra+barrikotea Anboto tabernak eskainia.
14:30, Auzoko bazkaria
(paella).
18:30, Ongi etorri Korrika!
20:00, Herriko taldeekin Rock kontzertuak (Eztanda, Bloody brotherhood, Brutal calling + talde sorpresa...)
Martindegin
17:00, Haur eta
gaztetxoentzat jolasak.