Klake dantza, ustekabeko esketxak... eta gehiago, izan zituen Hernani’n Musikeko udaberriko lehen emanaldiak. Asmakizunetan ere ibili ziren, doinu ezagunak jo eta pelikularen izena asmatzen: Tea for Two, Candilejas, Moon River, Doctor Zhivago, Schindler’s List, eta abar. Entzuleak gustora eta musikariak ere bai, halaxe somatzen ziren, Biteriko giro goxoan. Bi ordu paseak, eta inork altxatzeko asmorik ez. Hasiera ederra Hernani’n Musik zikloari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!