Orkesta, organoa eta Kantuz abesbatza, gaur, Agustindarren elizan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 22a, 01:00

musika sakroa edo eliz musika entzungo dute gaur Agustindarren elizara inguratzen direnek. Orkesta, or­ganoa eta kantua ariko dira bertan, eta autore haundien zazpi obra joko dituzte. Kan­tuz abesbatzak antolatu du ekitaldia, eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Agus­tin­­darren elizan.

Kantuz, Arimaz, eta Jose Antonio Pascual
Gonbidatu bereziak izango dira gaur, Kantuzek antolatutako kontzertuan. Batetik, Arimaz kamera orkesta izango da bertan, eta bestetik, Jose Antonio Pascual organo jolea. Kanta batzuk hirurek elkarrekin joko dituzte, beste batzuk binaka, eta beste ba­tzuk banaka. Stabat Mater obra, adibidez, hiruren artean joko dute. J.G. Rheinberger Municheko autorearen obra da, eta lau zati ditu guztira. Autore beraren beste kanta bat da, hain zuzen ere, kon­tzertuari bukaera emango diona, orkesta eta abesbatzaren artean interpretatuta: Abendlied. Brahamsen hiru obra ere entzungo dira (Geis­­t­liches lied, Schmücke Dich o liebe Seele eta Es ist ein Ros’ entsprungen), eta Casalsen bat (O Vos Omnes) eta Bello Porturen beste bat (Minerva).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!