korrika badator, AEK euskaltegia eta euskeraren aldeko ekitaldi jendetsuenetakoa. Hernanin jendetza haundi batek ospatzen du Korrika, eta aurten larunbatean da iristekoa. Dena dela, badira lehenago ospatuko dutenak ere. Hernaniko txikienek egun bat lehenago egingo dute korrika, ostiralean, hain zuzen ere. Goizean izango dira hiru korrikak.
Mikrokorrika,
Korrika Txikia, eta
Korrika Gaztea
Haur Eskolan egingo dute Mikrokorrika, 10:00etatik aurrera, atletismo pistaren inguruan. Korrika Txikia Meabetik abiatuko da, goizeko 11:00etan. Korrika Gaztea, azkenik, Agustin Iturriagatik Gudarien plazara egingo dute, 12:30etan. Bukaeran, Zunba dantzatuko dute.
Baionara joateko txartelak salgai Garinen
Baionan bukatuko da Korrika igandean, eta bertara joateko autobus txartelak salgai daude Garinen, 10 euroan. Atsegindegitik abiatuko da autobusa igandean, 09:45etan; Baionatik buelta, arratsaldeko 20:00etan.