Aste Santuan mezak, gaur hasita

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 22a, 01:00

aste Santua gainean dugu, eta Hernanin mezak izango dira, gaurtik hasita. Erramu Bedeinkazioa izango da igandean, lau parrokietan, eta Elkarteko Penitentzia gaur, astelehen eta asteartean, Ereñotzun, Hernanin eta Floridan.

Elkarteko Penitentzia, gaur, astelehen eta asteartean
Hiru egunetan egingo dute Elkarteko Penitentzia. Gaur, 19:00etan, Ereñotzuko San Antonio parrokian; astelehenean 19:30etan Hernaniko San Joan Bataiatzailean; eta asteartean 19:00etan Flori­da­ko San Jose Obreron. Erramu Bedeinkazioa igan­­dean egingo da, lau pa­rro­kiatan: Agustinetan, 09:00­etan; San Antonion, 10:00etan; San Jose Obreron, 11:00etan; eta San Joan Bataiatzailean, 12:00etan. Ostegunetik aurrera, badira meza gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!