txistulari jaialdia iritsi da aurten ere, bederatzi urtez jarraian. Larunbat eta igandeko egitaraua prest dago, eta bi egunez txistu doinuak izango dira nagusi, Hernaniko kaleetan. Txapelketa izango dute 9-16 urteko txistulariek, larunbatean. Igandean, hainbat ekitaldiren artean, kalejira eguerdian eta Musika Bandarekin kontzertua ondoren.
33 bakarlari eta 9 talde, larunbateko txapelketan
Guztira 8 hernaniar ariko dira larunbateko txapelketan, Milagrosan. Txistulari Gazteen Txapelketa da, eta aurten 33 bakarlari izango dira, eta 9 talde; guztira, 59 txistulari eta atabalari, 9-16 urtekoak. Hiru mailatan jokatuko dute: 12 urte artekoak; 12-16 urte artekoak; eta taldeak. Goizeko 11:00etan hasiko da bakarkako txapelketa, eta 17:00etan taldekakoa.
Txistulari Topaketa igandean: kalejira, Banda...
Igandean 10:00etatik aurrera nagusituko dira txistu hotsak. 12:00etan Kalejira; 13:00ean Musika Bandarekin kontzertua; eta 18:00etan Ttun-ttuna Plaza Berrin, dantzarako doinuekin.