Sukaldaritza, artisautza lanak, margolariak... Aste Santurako tailerretan, izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 21a, 01:00

Aste Santuko oporraldirako tailerrak antolatu dituzte Astigarragan, 5-11 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduak. Martxoaren 25, 26 eta 27an bi emango dituzte. Bremengo musikariak da bat, eta bertan, instrumentuak egin, pertsonaiak karakterizatu eta ipuina osatzen ikasiko dute; 10:15etatik 11:45etara da, eta 10 euro balio du. Cupcake galletak egiten ikastea da bestea; 12:00etatik 13:30etara da, eta prezioa, 12 euro. Beste bi tailerrak apirilaren 2tik 5era antolatu dituzte. Margolari gazteen tailerrean teknika eta eskola ezberdinetako margotze lanak egiten ikasiko dute; 10:15etatik 11:45etara, 12 euroren truke. Azkenik, paperezko artisautza lanak tailerra 12:00etatik 13:30etara izango da, 12 euroan.Informazio gehiagorako edo izena emateko, Astigarragako kultur etxean edo 943 33 50 64 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!