Gipuzkoako bide garbiketa sektorean greba indefinitua deitu dute CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek maiatzaren 7tik aurrera. Probintzia mailako hitzarmena sinatzea eskatzen dute; Lan Erreforma aplikatuko ez den hitzarmena, eta langileen soldatak igoko dituena, besteak beste. Orain arteko konbenioa 2011ko abenduaren 31n bukatu zela azaldu dute. 2012ko otsailetik berria negoziatzen ari dira eta lau sindikatuak daude negoziazio mahaian; zortzi bilera egin dituzte ordutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!