Irabazi eta sailkatzera aterako dira gaur Urriza eta Zubiri

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 21a, 01:00

Erremonte jaialdia jokatuko da gaur Galarretan. Bigarren partiduan, Ezkurra eta Saldiasek neurtuko dituzte indarrak Urriza eta Zubiriren kontra. Urriza eta Zubirik azkeneko aukera dute finalerdietara sailkatzeko, baina horretarako gaur irabazi beharra dute. Aurrean, ezer jokoan ez duten Ezkurra eta Saldias izango dituzte. Jaialdia, 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!