600 euroko saria, San Joanetako kartel ederrenari

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 20a, 01:00

San Joanetako Kartel Lehiaketa zabalik dago, eta aurten ere 600 euro irabaziko ditu irabazleak. Apirilaren 5a baino lehenago entregatu beharko dira lanak, Biterin, 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe, eta datuak sobre itxi batean (izena, helbidea eta telefonoa). Kartelak testu hau behar du: San Joan Jaiak. Hernani 2013. Jatorrizko lanek behar dituzte: 32 cm zabalean, eta 48 cm alturan, eta beharrezkoa da paperean eta kartoi-luman aurkeztea. Formatu digitalean ere aurkeztu beharko da (CMYK / 300 ppp).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!