Hernaniko pala eskolako zortzi kide ari dira GRAVN txapelketan, Gipuzkoako ordezkari gisa, eta emaitza txukunak lortu dituzte, lehendabiziko jardunaldian. Goiatz Manzisidor, Eli Pagola, Amaia Irazustabarrena, Maider Senper, Eneritz Perez, Ariane Arrieta, Maider Huizi eta Miren Goikoetxea. (urnietarra). Ezker paretan ariko dira batzuk eta beste batzuk trinketean. Hernanik ordezkari mordoxka du, beste behin, urteko torneo haundienetakoan.