Iñaki Zelaiak ostiralean kantatuko du Orixe Sariko finalean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 20a, 01:00

Iñaki Zelaia hernaniarrak datorren ostiralean kantatuko du Orixe Sariko finalean. Añorgan antolatzen dute Orixe Saria, eta aurten bi kanporaketa egin dituzte. Iñaki Zelaiak bigarren kanporaketan kantatu zuen, joan den astean, eta ostiraleko finalera sailkatu. Ostiral gauean kantatuko du, iluntzeko 20:30etan, Añorgako Jolas Etxea tabernan. Beste finalistak: Felix Zubia, Xabier Sukia, Iñigo Manzisidor Mantxi, Aitzol Barandiaran eta Nahikari Gabilondo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!