Futbol txapelketa, 14-18 urteko gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 20a, 01:00

Gazteentzako Futbol Txapelketa jokatuko da Hernanin martxoaren 26 eta 27an, eta 14-18 urteko gazte guztiak gonbidatuta daude bertara. Taldeak 6 pertsonakoak izan behar dute, eta mixtoan baldin badira, hobe. Norbaitek talderik ez badu, egunean bertan azaldu, eta taldea bilatuko zaio. Hernaniko ikastetxeetan apuntatu liteke, Gazte Txokoan ere bai, eta bestela zuzenean bertara joanda ere bai. Hernaniko Kale Hezitzaileek antolatu dute txapelketa, bi egunetan jokatuko da, 10:00etatik aurrera, Gartzia Goldarazeko futbol zelaian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!