ereñotzuko Auzo Udalak bilera egingo du gaur auzotarrekin, turismoari buruz hitz egiteko.
Auzo Udalaren eskumenen artean turismoa dago, eta proiektu bat martxan jarri nahi dute, Urumea bailarako beste herriekin batera: Arano eta Goizuetarekin batera, hain zuzen. Horretarako, auzotarren iritzia jaso nahi dute, «egoeraren diagnostiko osatua izateko eta proiektua egokitzeko, benetako behar eta aukeretara».
Bilera gaur, eta informazioa eskatzeko aukera aurrez
Bilera gaur egingo dute, ilunabarreko 19:00etan, Ereñotzuko Kultur Etxean. Interesa daukanak, aurretik lortu lezake informazioa, auzo udalera deituta.