Hernanitik Tindufera 5.500 kilo janari bidali dira aurten, eta antolatzaileak gustora daude

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 19a, 01:00

Bi kamioi bete dira Gipuzkoan, eta guztira 60.000 kilo inguru bidali dira Saharako errefuxiatuak dauden kanpamenduetara, Tindufera.

Azukrea, lekaleak, atuna eta sardinak, arroza, pasta, konpresak... aurten ere behar beharrezko produktuak bidali dira Tindufera, Saharako errefuxiatuak dauden kanpamenduetara, eta antolatzaileak gustora daude kanpainarekin. Hernanin 5,5 tonelada bildu dira aurten, eta orokorrean, Gipuzkoako guztian 60 tonelada bidu dira. Otsailaren 16an abiatu ziren bi kamioi Bilbotik, eta dagoeneko iritsi dira Tin­dufe­ra, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

«Esfortzua egin dugu»
Bereziki gustora eta eskertuta azaldu dira aurten antola­tzaileak. «Batetik, krisi ga­raian hainbeste janari bildu izanagatik; eta bestetik, antolatzen inoiz baino jende gu­txiago izan delako, eta lana egin dutenek saiakera haundia egin behar izan dutelako. Hargatik, eskerri asko».

«Bi familia behar ditugu»
Saharako haurrak etxean hartzeko bi familia behar dira, eta hernaniarrak animatu nahi dituzte, izena ematera. Apirilaren 8a baino lehenago egin behar da izenematea: 943 33 70 17 edo 943 33 68 02, irantzu-j@hernani.net edo marijo-m@hernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!