telebista piztu beharrik ez gaur. Ainara Ortega eta Iñaki Salvadorrek Biterira ekarriko dituzte telebistako pelikula ezagunenetako kantuak: La lista de Schindler, Casablanca, Cabaret... eta Chaplinen musika, eta Doctor Zhivago, eta Gilda... Jazzean oso maiz jotzen omen dute pelikuletako kantuetara, eta hargatik, proposamen berri bat egin dute Ortegak eta Salvadorrek, propio hortaraxe joanda: Cine para dos (y un terrón de jazz), mito bihurtu diren kantuak, bertsionatuta.
Ortega eta Salvador, goi mailako bi musikari
Ainara Ortega hernaniarrak ahotsa jarriko du, berak ohi duen bezala, baina baita biolina eta klakea ere. Iñaki Salvadorrek lagunduko dio, pianoarekin.
Sarrerak badira oraindik
Musika zaleentzat galdu ezineko zita da gaurkoa, eta Hernani’n Musik-eko aurtengo lehen emanaldia. Biterin, 20:00etan, 7 euroan.