Gogor borrokatu bazuten ere, ihes egin zien garaipenak

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 17a, 01:00

Aurreneko finala zuen atzo Hernanik, eta konben­tzimen­du horrekin atera ziren zelaira. Talde indartsua zuten aurrean, baina ez ziren kilkildu. Ez zen inor nabar­mendu lehenengo 40 minu­tuetan; jokoa oso pare­katua zen, eta marka­gailuak ere, hala erakusten zuen atsedenaldian; 7-7. Madril­da­rrak aurreratu ziren 23garren minutuan; eta hernaniarrek 2 minuturen fal­tan berdindu zuten: Olanok egin zuen entsaioa eta Genuak gauzatu. Ez zen nolanahiko jaurtiketa izan; bazter baz­terretik transformatu zuen entsaioa.

Hernaniarren akatsak ondo aprobetxatu zituzten
Defentsan bi errore izan zituen Hernanik bigarren zati ha­sieran, eta madrildarrak adi egon ziren. Bi aukerak apro­betxatu, eta bi entsaio egin zituzten bigarren zatiko au­rreneko 15 minutuetan. Golpe gogorra izan zen Hernani­rentzat, eta handik aurrerako minutuak nahasiak izan ziren. Neurketa amaitzeko zazpi minuturen faltan Garmendiak hernaniarren bigarren entsaioa lortu zuen, nahiz eta Genuak gauzatzerik ez izan. Saiatu ziren zuten guztia ematen, baina epailea ere, ez zuten lagun izan atzokoan. Buka­tzeko minutu gutxiren faltan ez zioten Genuari entsaioa eman. Eta partiduaren hon­da­rrean, madrildarrek azken entsaioa egin, eta bonusa lortu zuten; 12-25 bukatu zen neurketa.

Azkenaren kontra, igandean
Alikanteko La Vilaren kontra neur­tuko dituzte indarrak da­torren igandean. Borroka luzea dute oraindik maila man­ten­tzeko; datorren parti­dua ira­baztea da, hu­rrengo pausua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!