Azkarrena, Hernaniko koadrila, Loiolako eta Zumaiko uretan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 19a, 01:00

Infantilen mailan hernaniarrak jaun eta jabe izan ziren bai larunbat eta bai igandean. Haurren mailan bigarren postua lortu zuten igandean.

ezin hobea izan da asteburua hernaniarrentzat. 7 batel aurkeztu ditu Hernanik bai Loiolan eta bai Zumaian, eta bereziki azpimarratzekoa, infantilek egindako lana, bietan irabazi baitute, beste 16 batelen aurretik. Bi aldietan Zumaiko batela sartu da atzetik, oso tarte txikiarekin

Haurren mailan, bigarren
Horrez gain, haurren mailan ere sekulako emaitza lortu zuten hernaniarrek, bi egunetan. Igandean, Zumaian, bigarren postuan iritsi ziren Orioko batelaren atzetik. Hain justu, Orion ariko dira larunbatean, Gipuzkoa­ko batelen ligan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!