Elizatxoko irakasleak sinadura biltzen, murrizketen kontra

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 17a, 01:00

Firma biltzen ari dira Elizatxo ikastolako ira­kas­leak irakaskuntzako murriz­keten kontra. Azken hiru urteetan murrizketa haun­diak jasan ditu hezkuntzak, eta orain, LOMCE lege berriak murrizketa gehiago aurrei­kusten ditu. Horri aurre egiteko asmoz, talde berria sortu dute Elizatxoko irakasleek, hainbat ekintza antolatzeko. Hasteko, gutun bat bidali diete gurasoei mu­rriz­keten ingu­ruko informazioarekin; eta dato­rren astean, LOMCEri buruzko infor­ma­zio guztia bidaltzeko asmoa dute. Pankartak ere jarri dituzte, murrizketen eta LOMCEren kontrakoak.

Sinadura bilketa ostegunera arte
Sinadurak biltzen ere hasi dira. Irakasleen sinadurak bildu dituzte momentuz, baina guraso eta herritarrei dei egin diete sinatzera. Martxoaren 21a arte ariko dira biltzen, eta helburu dute ahalik eta gehien batzea. Bildutako sinadurak Udalean sartuko dituzte. Bestalde, mozio bat sar­tzeko intentzioa ere badute, martxoaren 26ko Plenoak aztertu dezan.

Ostiral beltzak egiteko intentzioa
Ostiral beltzak egiteko as­moa ere azaldu dute, hau da, kamiseta beltza eta pankar­tekin ateratzeko intentzioa. Ordutegiak eta abar asan­bladan erabakiko dituzte ordea, eta hori Aste San­tutik bueltan izango da.

Urumea eta Langilerekin harremanetan, mobilizazio bateratuak egiteko
Langilen ere ari dira firma biltzen, eta Elizatxotik ja­ki­narazi dutenez, hauekin eta Urumeako irakasleekin kon­tak­tuan daude, mo­bilizazio bateratuak egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!