Sagardoaren alde zin egingo dute gaur, hiru kofrade berriek

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 17a, 01:00

Ohorezko hiru kofrade berri izendatuko ditu gaur `Tolare´ sagardoaren kof­ra­diak: Joxe Mari Aizega, Pedro Santa Kruz eta Maider Unda. Aurreneko biak hernaniarrak dira; Pedro Santa Kruz be­ti­danik aritu izan da sagar­doa­ren munduan, eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzen­da­ria da. Maider Unda ara­barra da, eta 2012ko olinpiadetan do­mina lortzeaz gain, fami­liaren baserriaz ere ardura­tzen da, ardiak zaintzen. Kofradiaren XVIII. ka­pitulua izango da gaurkoa, eta ber­tan, sa­gardoaren alde egingo dute zin kofrade berriek; eta au­rre­rantzean, honen alde lana egingo dutenaren kon­promezua ere har­tuko dute.

Egun osoko festa, 11:00etan hasita
Ongi etorria egingo diete goizeko 11:00etan Xalaparta elkartean. Ondoren, 12:15ak aldera, kale bueltan aterako dira hiru kofrade berriak, eta gainontzeko herrietatik eto­rri­tako 20 bat kofradietako kideak. Eguneko ekitaldi nagusia 13:00etan da, Biterin; zin egingo duten ekitaldia. Guztia bukatuta, Larre Gainen elkartuko dira, bazkaltzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!