Eta hau nora bota behar dut?

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 16a, 01:00

Telefono mugikorretarako aplikazio bat atera dute, hondakin bakoitza nora bota esaten duena. Gaika izena du eta Google Play dendan dago.

Zenbait hondakin bereizi eta birziklatzerakoan, zalan­tzak izaten dira batzuetan. Zila­rrezko papera nora bota behar da? Zer egin behar da zikindutako paperarekin? No­ra bota arropak? Eta poliespana? Za­lan­tza guzti horiek ar­gitzeko, aplikazio bat atera dute, telefono mugikorretarako. Gaika izena du aplikazioak eta mar­txoaren 5etik dago martxan.

Bilketa sistema guztientzako aplikazioa
Gaika aplikazioak bilketa sistema mota guztietarako balio du, atez ateko sistema erabil­tzen duten herrientzako edota 4 eta 5 edukiontzi di­tuz­ten herrientzako. «Birzi­kla­tzea da helburua», diote.

Ordutegiak eta egutegiak ere bai
Aplikazioak hondakin bakoi­tza nora bota argitzeaz gain, herri bakoitzak hondakinak biltzeko duen ordutegia eta egutegia ere erakusten du. Oraingoz, Hernani, Astiga­rraga, Oiartzun eta Usurbilgo informazioa lortu daiteke. Egun gutxi barru, Itsasondo, Legorreta eta Zaldibiko datuak jarriko dituzte eskura. Azken hiru herri horietan eta Astigarragan atez ateko sistema jarriko dute hemendik gutxira.

Oraingoz, Android sistemetan bakarrik
Aplikazioa Google Play dendan dago eskuragarri, doan. Oraingoz Android sistemetan bakarrik dago erabilgarri, nahiz eta iOS-entzako garapenarekin ere hasiak diren. Aplikazioa jaisteko eta informazio gehiagorako: gaikabilketa.blogspot.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!