Partidu interesgarria jokatuko du gaur Hernanik, 16:45etan Kiroldegian. Errotaundi taldea izango du aurrez aurre, aurkari zuzena. Azpeitiarrak bosgarren postuan daude eta hernaniarrak zazpigarrenean, baina puntu baten aldea besterik ez dute. Hernaniren helburua, orain arteko boladari eutsi eta goiko postuetara gerturatzea da. Gaur irabaziz gero, pauso garrantzitsua emango luke. Izan ere, lehenengo lau postuetan dauden taldeek elkarren aurka jokatuko dute asteburu honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!