Horbelek Zaldibiren aurka jokatuko du gaur: talde zaila; zelai zaila

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 16a, 01:00

Zaldibira joango da gaur Horbel Taberna. Bertako taldearen aurka jokatuko du 15:45etatik aurrera. Talde zaila eta zelai zaila dela azpimarratu dute: «frontoi txiki bata da, ia lekurik ez duena eta oso irristakorra dena. Taldeari dagokionean, ez du jokatzen uzten». Etxekoak aurreratzen badira, zaila izango dute hernaniarrek partiduari buelta ematea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!