Mundu osotik etorritako 134 piano-jolek hartu zuten parte lehiaketan.
HERNANIN piano-joleek etorkizuna badutela erakutsi zuten asteburuan, Uxue Velisek, Thais Zambranok eta Ainhoa Sudupek. Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketa jokatu zen asteburuan Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenian. Oiartzun haundiko lehiaketa da, eta 134 piano-jolek hartu zuten parte, Malasya, Suitza, Estonia, Portugal, Errusia, Espainia, Alemania, Brasil, Txina, Italia eta Poloniatik etorriak.
Hiru hernaniarrek lan bikaina egin zuten, aipamenak lortuta; Oinarrizko 1go mailan, 2garren aipamena lortu zuen Velisek eta 3garrena Zambranok; eta Oinarrizko 2garren mailan, 2garren aipamena Sudupek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!