Estropada izango da gaur Urumean, Hernanik antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 16a, 01:00

Batel Ligako 9garren jardunaldia izango da. Loiolan jokatuko da 16:30etatik aurrera. Bertan izango dira Hernaniko batel guztiak.

Urtero bezala, estropada antolatu du gaur Urumean, Hernaniko Arraun Elkarteak. Gipuzkoako Batel Ligako 9garren jardunaldia izango da. Estropada Loiolan izango da, Hernanin baino leku zabalagoa baitago bertan arraunerako. Infantil, kadete, jubenil eta senior mailako batelak lehiatuko dira, bai gizonezkoak bai emakumezkoak. Hernaniko batel guztiak bertan izango dira. Estropada arratsaldeko 16:30etatik aurrera jokatuko da. Zumaian estropada, bihar Asteburu konpletoa izango dute Hernaniko arraunlariek; izan ere, bihar ere estropada izango da. Aurreko asteburuan bezala, Zumaiara joango dira. Lehia, goizeko 10:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!