Gaur hasiko dira, GRAVN Torneoa eta Buruntzaldeko Torneoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 16a, 01:00

GRAVN Torneoan Gipuzkoako taldearekin jokatzeko, 5 pelotari hernaniar aukeratu dituzte: Ojuel, Arrieta, Gorrotxategi, Altuna eta Lopez.

Esku pelota zaleen gozamenerako, partiduz betetako aste­buruak izango dira gaurtik aurrera. Izan ere, GRAVN Tor­neoa eta Buruntzaldeko Tor­neoa jarriko dira martxan gaur. GRAVN Torneorako, hau da, denboraldiko txapelketa ofizialik garrantzitsuenerako, 5 pelotari hernaniar aukeratu dituzte Gipuzkoako taldearekin jokatzeko: frontoian ariko dira Paul Ojuel, Ioritz Arrieta eta Aitor Gorrotxa­tegi. Trin­ketean, berriz, Egoitz Altuna eta Ander Lopez ariko dira. Lehenengo neurketa, Araba­ren aurka izango da.

Buruntzaldeko Torneoko 4 partidu, asteburuan
Buruntzaldeko Txapelketan Buruntzaldea eta Donostial­dea­ko 9 taldek hartuko dute parte. Tartean izango dira hernaniarrak. Bi fasetan jokatuko da txapelketa eta lehenengoa, sailkapen fasea izango dena, ekaina erdira arte jokatuko da. Inguruko frontoietan jokatuko da. Azken fasea, berriz, Hernaniko pelotalekuan jokatuko da. Asteburu honetan, kadete, jubenil eta seniorrek ekingo diote txapelketari; denera, 47 bikotek. Aste Santua on­do­ren, berriz, benjamin, alebin eta infantilak sartuko dira. Hernaniarrek txapelketako lau partidu jokatuko dituz­te gaur eta bihar. Bihar Hernanin izango dira, 11:00etan.

Ojuel, Mungiako finalean, bihar
Paul Ojuelek, Zabala bizkaitarrarekin, Mungiako Torneoko finala jokatuko du bihar, 11:30etan, Mungian. Larrañaga eta Kastillo izango dituzte aurrez aurre. Oso final parekatua espero da. Ojuel eta Zabalak 22-19 irabazi zieten Beitia eta Varelari finalaurdenetan eta 22-15 Mikel Rafael eta Irustari finalerdietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!