‘Iturmendiko jentilkoba’ txukundu dute eta gaur erakutsi eta azalduko dute egindakoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 16a, 01:00

Iturmendi eta Buxkando baserrien artean dago ‘Iturmendiko jentilkoba’ edo ‘Txanpinoiaren kobazuloa’ deiturikoa. Kobazuloa ikusteko, 11:00etan jarri dute hitzordua Antziolan. Bisita gidatua izango da.

Interes haundiko kobazulo edo leize-zulo bat bada Her­nanin. Iturmendiko jentilkoba esaten zaio. Iturmendi eta Buxkando baserrien artean dago eta Antziolako eta ingu­ruko bizilagunek Txan­pi­noia­ren kobazuloa ere deitzen diote. Izan ere, bertan, txan­pinoiak hazten zituzten garai batean. Felix Ugarte elkarteak, hau da, lurrazpiko ikerketa eta zain­tzarako elkarteak, txukunketa lanak egin ditu, leizearen barrualdeak duen garrantzia ikusita. Eusko Jaurlaritzarekin eta Hernani­ko Udalarekin aritu da elkar­lanean, eta gaur, aurkezpen ekitaldia antolatu dute herri­tarrei erakusteko. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua Antziola auzoan. Ondoren, 12:00etan, bisita gidatua izango da kobazuloaren kanpoaldetik eta barrualdetik. Proiek­tuaren be­rri emango dute. Bideo txi­ki bat ere ikusteko aukera izango da, kobazuloa txu­kun­du aurre­ko eta ondoren­go iru­diekin. Bisita bukatze­ko, 13:00-13:30ak aldera, sa­gar­­doa eta txan­pinoiak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!