Hiru kofrade berri, sagardoaren alde lan egiteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 15a, 01:00

Ohorezko hiru kofrade berri izendatuko ditu igandean Tolare Gipuzkoako Sa­gar­do Naturalaren kofradiak: Pedro Santa Kruz, Joxe Mari Aizega eta Maider Unda.
Egun osoko festa antolatu dute goizeko 11:00etan hasita. Ohorezko Kofrade berriei ongietorria egingo diete Xalaparta elkartean. Eguer­dian, 12:15etan, kale buelta egingo dute Ohorezko Ko­frade berriek eta baita etorritako kofradietako kideek ere. Ekitaldi nagusia eguerdiko 13:00etan izango da, Biterin. Agurra dantzatuko diete, eta ondoren egin be­harko dute zin, sagardoaren alde. Ekitaldia bukatzean, Ozenki abesbatzak kantatuko du, eta amaitzean, Larre-Gain sagardotegian elkartuko dira guztiak, bazkaltzera.

Bi hernaniar
Pedro Santa Kruz eta Joxe Mari Aizega hernaniarrak dira bi hernaniarrak. Sa­gardoaren munduan betidanik aritua da Santa Kruz; Ai­zega Basque Culinary Cen­terreko zuzendaria da.
Maider Unda, arabarra da, Olaetakoa eta 2012ko Joko Olinpikoetan brontzezko do­mi­na lortu zuen, borrokan. Familiaren baserriaren kargua du, eta ardiak zaintzen ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!