Maila mantetzeko bidean, bihar du Hernanik aurreneko finala

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 15a, 01:00

Atletico Madriden bisita jasoko du bihar Hernanik Landaren. Gogorra da talde madrildarra definitzeko hi­tzik egokiena; jokalari sendo eta haundiak dituzte, eskarmentu askokoak gehienak, eta ez dira erraz amore ematen duten horietakoak.
Joaneko partiduan esaterako, lan txukuna egin zuen Hernanik, eta atsedenaldira bitartean, oso parekatua joan zen neurketa. Suspertu egin zen ordea Atletico Ma­drid bigarren zatian, eta Hernanik azken unera arte borrakatu bazuen ere, garaipena etxekoentzat izan zen. Salazar eta Onega dira madrildarrek dituzten jokalari eskarmentatuenak; Braim, Brasca eta Romanelli jokalari argentinarrak arriskutsuak dira; eta jokoa zabaltzen espezialistak Martin eta Nacho Heredia.   
Azken partiduetan gainera, ondo aritu dira txurigorriak, besteak beste, Ger­nikari irabazita, Santboia­naren kontra berdinduta...

Dena emateko garaia
Mailari eusteko bidean, gaur hasiko du Hernanik azken txanpa. Bost final ditu aurretik, eta biharkoa irabaztea, aurrerapauso haundia izango litzateke.

Landare leporaino
betetzeko deia

Jokalariak bai ala bai irabaztera aterako badira ere, zaleen indarra beharrezkoa izan­go da azken txanpa honetan. Horregatik dei egin diote ha­maseigarren jo­kolariari, zaleei, Landare le­poraino betetzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!