Esperientzia eta ilusioa, bi artista hernaniarren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 14a, 01:00

Guztira 72 koadro daude ikusgai. Erakusketa martxoaren 26ra bitartean dago zabalik, astez, 18:00etatik 20:00etara.

lehengo eta oraingo lanak uztartu ditu Jose Angel Yan­cik; Mariarro Peñak erakusgai jarri dituen koa­droek isiltasun mental eta fisikoa transmititzen dute, tentsio punttu batekin. Bi artista hernaniarrek era­kusketa jarri dute Biteriko erakusgelan. Hilaren 26ra arte izango dira lanak ikusgai; eta ordutegia, be­tikoa, 18:00etatik 20:00­etara, astez. Bi artistak hernaniarrak dira. Yancik ibilbide luzea du era­kusketen munduan; Peñak, formalki, aurrenekoa du. Ilusioa ordea, haundia dute biek. Guztira 72 koadro daude ikusgai: horietatik 50 koadro, txikiak, Mariarro Peñarenak dira; eta 22, tamaina ertain eta han­dikoak, Jose Angel Yan­cirenak.

Mariarro Peña: «Dibertumendu gisa hasi nintzen margotzen»
Mamut merkatalgunean de­ko­razio taller batean egi­ten zuen lan Mariarro Peñak. Eskuz gauza txikiak mar­go­tzera dedikatzen zen besteak beste, eta ordutik, barru ba­rruan du afizioa: «diberti­men­du hutsa zen hasieran, baina hasi nin­tzenetik ez diot mar­gotzeari utzi». Bere lanak de­fini­tzerako garaian dio, koa­dro berri guztiak mantxa batekin hasten dituela, eta ondoren, bizitasuna ematen diela: «mantxek isiltasun mental eta fisikoa transmi­titzen dute. Ondoren, toke berezi bat ematen diet, tentsio punttu bat ere izan dezaten lanek». Lehendik ere, bitan, bere lanak erakusgai jarritakoa da: Donos­tiako Tai Chi eskolan eta taberna batean. Formalki, erakusgela batean, aurreneko aldia du. Mariarro Peñaren koa­droak erosi nahi di­tuenak aukera du Biterin; 25 eta 50 euroan ditu salgai.

Jose Angel Yanci: «Lehenengo koadroak Biterin margotu nituen»
Esperientzia haundia du erakusketetan Jose Angel Yancik, baina honek, ilusio berezia egiten dio. Hogeitik gora erakusketa jarri izan baditu ere, Hernanin estrei­nekoz jarri du, eta gainera, Biterin: «hernaniarra naiz, eta margotzen Biterin ikasi nuen. Oso diferente gogoratzen nuen, baina bertan nire lana erakusgai jartzea eskaini zidatenean, ez nuen bitan pentsatu. Oso pozgarria izan da hona bueltatzea; pentsa, nire afizioa, nire lehenengo lanak, hemen sortuak dira». Orain hamar urte eta negu honetan marraztutako koadroak uztartu ditu Yancik erakusketan, batzuk lientzoan eta besteak paperean margotuak. Guz­tiak ditu salgai; prezioa, 150 eta 550 euro artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!